GR 11: Higer-Urkiaga

GR 11: Higer-Urkiaga

Ibilbide panoramikoak aukera anitzekin, ibilaldi zirkularretarako aproposak. Mugaz gaindiko konexioek eta GPS teknologiak esperientzia hobetzen dute.
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakunde aldetik (MEKNF) GR® 11-ren Nafarroako ibilbidearen diseinu egokiena egiten saiatu gara, lurraldearen egungo humanizazioa kontuan hartuta eta bidezidorretatik zati berriren bat sartzen saiatuz, pistak saihestu asmoz.
GR® 12 «Euskal Herriko Ibilbidea» -ren trazadura ere kontuan hartu da, baita GR®T izeneko mugaz gaindiko edo Pirinioez gaindiko loturak ere, mendebaldetik ekialdera hirurogei urrats baino gehiagotan GR® 10 eta GR® 11 lotzen dituztenak.
Nafarroako lurraldeari GR®T 3 eta GR®T 13 artean dagokio.
GR® hau bere etapa guztiak jendea bizi den lekuetan amaitzen saiatu da. Beste helburuetako bat GR® 12-rekin eta GR®T-ekin ibilbide zirkularrak garatzea izan da.
Diseinu horren emaitza Iratiko trekkinga da, GR® 10-ak mugatuta iparraldean Donibane-Garazi eta Iratiko Etxolen artean, hegoaldean GR® 11 honek Auritz eta Otsagabiaren artean, eta mendebaldetik ekialdera GR®T 7-k Auritz–Orreaga–Donibane- Garazi, GR®T 8-k Txutxurieta–Orbaizetako Ola-Irauko lepoa, GR®T 9-k Alforjen pasabidea–Iratiko Etxeak-Okabe eta GR®T 10-ek Alforjen pasabidea–Iratiko Etxolen artean. Homologaturiko bide hauek paraje zoragarri hauetan zehar hainbeste ibilbide aunitz egiteko aukera ematen digute.
Era berean, Baztan-Bidasoan, E.GR® 11–GR® 12 edo Trekking del Bidasoa eta GR®T 5 edo Kulunka Bidea lotura hauek GR® 10 frantziarra GR® 11 eta GR® 12 ibilbideein lotzen dute aipatutako eremu geografikoan. Horrek 200 kilometro inguruko sare bat eratzen du, ibilbide amaierako aukera ugarirekin, jardunaldi batean edo gehiagotan burutzeko.
Dozenaka boluntarioren ahaleginari eta kemenari esker, ibilbide berezi hau mantentzen da.
Denborak kalkulatzeko, MIDE metodoa erabili da.
MIDE Espainiako Mendi eta Eskalada Kirol Federazioaren (FEDME) zein Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen metodo ofiziala da. Horregatik, denborak orientagarriak dira zeharkaldiko motxila eramaten duten mendigoizaleentzat. Hala ere, haien doikuntza edo desbideratzea berdina izango da Nafarroako GR® guztietan. Ondorioz, erabiltzaileak erreferentzia ona izanen du.
Orain, guztiok proiektuaren partaide izateko unea da, eta gr11 @mendinavarra.com helbidera jakinarazi behar dugu ikusten edo bururatzen zaizuen edozein gorabehera edo hobekuntza, bai eta boluntariotza-taldean parte hartzeko zuen eskaera ere.